Yoga Chikitsa (yoga terapia) Durango Bizkaian

Zer da “Yoga terapia” edo “Yogoterapia”?

Yoga Chikitsa (Yoga terapia) osasun arazoak dituzten praktikarien baldintza partikularretara Yoga tekniken egokitze sistematikoan datza, eta Yogaren ekintza prebentiboan (beti), birgaitzailean (askotan) eta terapeutikoan (batzuetan) jartzen du enfasia. Hori dela eta, berez, ez da terapia ezta medikuntzaren ordezkoa ere, baina osasunerako propietate osagarri eraginkorrak ditu.

Nolakoa da Yoga Chikitsa (Yoga terapia) saio bat?

Lan plan “yogototerapeutiko” pertsonalizatuan oinarritutako saioak dira eta aldizkako jarraipena egiten da. Kasu honetan, yogaren metodo eta praktiketan zentratu beharrean (eta hauek ere kontuan hartuta), pertsonen berezitasunetan jartzen da enfasia, haien beharrak ulertuz eta identifikatuz.

Entzumenaren, behaketaren, galderen eta harremanaren bitartez, paziente-ikasleen sintomak kudeatzen laguntzeko aholkatzen diegu. Paziente-ikasleek teknika horiek ikasiko dituzte, egokitutako eguneroko programa baten bidez  gero bere kabuz erabili ahal izateko.

yogaterapia en bizkaia

Nori zuzenduta dago?

Osasun arazoak, lesioak edo gaixotasunak dituzten pertsonei zuzenduta, mugikortasun edo psikomotrizitate eskasa duten adineko pertsonei zuzenduta eta osasuntsu edo egoera onaz egonda ere, arreta berezia eta pertsonalizatua nahi duten guztiei zuzenduta. Yoga praktiketan esperientziarik ez duten pertsonentzat oso bereziki zuzenduta dago. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Yoga terapiaren abantailak Durangon

Oso erabilgarria da  praktika pertsona bakoitzaren behar berezietara egokitzeko, helburu pertsonalak arinago lortzeko, osasun arazoak prebenitzeko eta honako gaitz hauek batez ere birgaitzeko:

  • Muskulu-hezurreko min kronikoa.
  • Estresa (distresa), lasaitzeko zailtasunak.
  • Antsietatea.
  • Depresioa.
  • Lo egiteko zailtasunak (insomnioa).
  • Arnasa hartzeko zailtasunak (asma, EPOC, diafragma estua, etab.)
  • Tentsio arterial altua (hipertentsioa).
  • Ziatikako gaitzak, bizkarreko mina eta hiperlordosia.
  • Bizkarrezurraren gaitzak.
  • Psikomotrizitate eta gorputzaren koordinazio zailtasunak.
  • Digestio-alterazioak (bihotzerrea, errefluxua, idorreria, etab.).
  • Nerbio sistemaren desorekak.
  • Desoreka hormonalak (Sistema endokrinoa).
  • Gernu-Ugalketa Sistemaren desorekak.
  • Dispertsio mentala, kontzentratzeko zailtasunak.

Yoga terapia saioen iraupena

Aldagarria, pertsonaren eta egin beharreko lan planaren arabera. Kontsultak banan-banan eta aurrez hitzartuta daude.

Zein beste jarduerarekin osa dezaket Yoga terapia?

Prestakuntza bikaina da pertsona bakoitzaren praktika zehatz eta/edo egokituaren zehaztasunetan sakontzeko, proposatutako  edozein Yoga planteamendu edo estiloetarako.

Beste jarduetarako (Yoga Integrala, Yoga Dinamikoa edo Jaio aurreko Yoga) talde saioetara baldintza seguruago eta egokiagoetan parte hartzeko oinarrizko lan ona da.

Eguneroko ohitura osasuntsuagoetara eragiteko lan plan personal bezala aproposa da ere.

Yoga terapia erabili dezaket osasun arazo larriak tratatzeko?

Yoga terapiak ez da inoiz tratamendu medikoaren ordezkoa izan behar, osasun arazo arina edo larria den kontuan hartu gabe. Yoga terapia pazientea hobetzeko osagarria da (inoiz ez terapia alternatiboa). Osasun arazo larriak dituzten kasuetan, edozein prozesu yogototerapeutiko hasi aurretik medikuaren edo profesional kualifikatuaren onarpena gomendatzen dugu (beharrezkoa bada, modu koordinatuan).

Frogatu Doako Saio Bat

Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!

Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.

Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!

    Abrir chat
    1
    Kaixo,
    Laguntzarik behar duzu?

    Hola ,
    ¿En qué podemos ayudarte?