Kung Fu haurrentzat Durangon, Bizkaian

kung fu para niños clases

Zer irakasten die Kung-fuk haurrei?

Kung Fu adin guztietarako egokia den arte martziala da, beste borroka sistema batzuk ez bezala, indarkeri eza, autokontrola eta barne bakea bezalako printzipio filosofikoak dituelako (ikusi “Kung Fu” jardueraren ezaugarriak). Haurren kasuan, Kung-Fu praktikak eskeintzen dien prestakuntza motari esker, bizikidetza eta komunikazio baloreak errespetuzko eta asertziozko era batean integratuz, jasotako zama eta tentsioak deskonprimitzen lagunduko die, beraien gatazkei aurre egiteko printzipio eta modu berriak deskubritzen dituzten bitartean.

kung fu durango para niños

Ze balore ikasten dituzte?

Erantzukizuna, konstantzia, umiltasuna eta errespetua bezalako baloreak haurrentzako Kung Fu ikaskuntzaren parte dira. Autoestima eta konfiantza garatzeko eraginkorra da ere,  gure gizartean zoritxarrez dauden eskola-jazarpena edo bullying-a kudeatzeko haurrei baliabide psikoemozional eraginkorrak eskainiz. Ezagutza berriak eskuratzeak, trebetasun desberdinak menperatzeak eta hauek era egokian testuinguratzeak segurtasuna eta konfiantza ematen die ere.

Zertan bereizten da Kung Fu beste borroka arteetatik?

Haurren praktikari dagokionez, ez dago alde handirik Kung Fu eta beste borroka arte ezagunen artean, hala nola Karate, Aikido, Taekwondo edo Judo. Horiek guztiek elkarrekin erlazionatzen diren balioak eta teknikak lantzen dituzte, ariketa osasuntsua praktikatzen duten bitartean eta trebetasun berriak garatzen dituzten bitartean.

Kung Fu beste borroka arteetatik desberdintzen da, agian, duen definizio integratzaile eta holistikoagatik, hazkunde pertsonala (esentzia) bizitza-filosofia gisa du autodefentsarako tresna edo teknika (metodoa) baino. Neurri handiagoan edo txikiagoan, eta ikastetxearen eta irakasleen arabera, azken finean guztiek funtsezko alderdi metodologikoak partekatzen dituzte.

Nori zuzenduta dago?

Arte martzialetan interesa duten haurrentzat eta lehiakortasunik gabe hazkunde personala seme-alabekin bat lantzeko jarduera baten bila dabiltzaten gurasoentzat. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik.

Garrantzitsua da Kung Fu eskolaren eta gurasoen arteko lankidetzarako jarraibideak ezartzea haurra taldean integratzeko. 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (7 urtetik beherakoentzat edo 12 urtetik gorakoentzat aldez aurretik ebaluazioa egin behar da talde aproposean kokatzeko).

Haurrentzako Kung Fu praktikatzearen abantailak

  • Metabolismoa estimulatzen du.
  • Nerbio sistema indartzen du.
  • Gorputzaren eta adimenaren indarra, elastikotasuna, koordinazioa eta kontrola handitzen ditu.
  • Agresibitatea eta inpultsibitatea kontrolatzen laguntzen du.
  • Autoestimua eta konfiantza handitzen ditu.
  • Giharren indarra eta hezurren dentsitatea handitzen ditu. Bihotzak erresistentzia lortzen du.
  • Indarkeri ezan oinarritzen den bere filosofía ikastea, errespetua, elkartasuna, eskuzabaltasuna, adeitasuna, ohitura onak eta diziplina bezalako baloreak ikasiz.

Dharananda Durangoko haurrentzako Kung Fu klaseen iraupena

45 minutuko talde saioak.

Zer jakin behar dut nire seme-alabak Kung Fu-n matrikulatu aurretik?

¿Ba al dago klaserik aire zabalean?

Eskolak Dharanandako geletan ematen dira, 6 m-ko altuera, argi naturala eta aireztapena duten gela handietan. Noizean behin saio bereziak kanpoaldean edo ingurune naturaletan antolatu daitezke.

Zein beste jarduerekin osa dezake nire haurrak Kung Fu?

Haurraren adinaren eta heldutasun mailaren arabera, bere jakinguraren arabera eta gustora dagoen bitartean,  era iragankorrean eskolan eskaintzen diren beste edozein ekintzarekin konbinatu daiteke.

Mota bereziko arroparik behar dute?

Arropa erosoa eta, ahal izanez gero, soltea, hala nola txandala edo kimonoa, gorputzaren eta artikulazioen mugimenduen askatasuna ahalbidetzen duena. Oinetako irristagaitz eta eroso bereziekin lan egiten dute normalean, praktikarako espezifikoak direnak. Haurra praktikan eta taldean integratzen den heinean, praktikarako eskolako jantziak eskuratzeko (aukerakoa)  eskatu ahal zaio Kung Fu talde testuinguru harmonizatuagoa sortzeko eta modu batean jarduerarekin konprometituta egoteko.

Frogatu Doako Saio Bat

Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!

Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.

Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!

    Abrir chat
    1
    Kaixo,
    Laguntzarik behar duzu?

    Hola ,
    ¿En qué podemos ayudarte?