Klaseak irailaren 6an hasiko dira, erreserbatu zure lekua!

Abuztuaren 30etik irailaren 2ra, 17: 00etatik 20: 00etara, pozik hartuko zaitugu berriro ere izenemateak formalizatzeko eta Yoga Integrala, Yoga Dinamikoa, Haurdunaldiko Yoga, Tai-Chi, Chi-Kung eta Kung-Fu taldeak antolatzeko. Haurrentzako Kung-Fu klaseak ere jarraituko ditugu aurten eta osasun segurtasun neurri guztiak mantentzen jarraituko dugu: gela zabalak eta irekiak, aireztapen gurutzatu naturala, derrigorrezko maskara erabiltzea, sartzerakoan tenperatura neurtzea, esku higienea eta instalazioen desinfekzioa. Erreserbatu zure lekua lehenbailehen!