jarduerak

Ez garelako denak berdinak, ez dugulako egun bakoitza berdin bizitzen ezta era berean sentitzen, ez baitauzkagu behar berberak, Dharanandak jarduera anitz eta osagarridun sistema jartzen dizu eskura, egunero modu zehatz eta atseginean praktikatu ahal izan dezazun, behar duzunean eta zure bizitza-momentuarekin hobeto konektatzen duen jarduerarekin.

 

 

 

 

 

 

Yogaren ikuspegi integratiboa Yoga klase hauek, Hatha eta Raja Yoga estiloetan daude oinarritutak, pertsonaren dimentsio fisiko, energetiko, emozional, mental eta espirituala batera landuz. Yogaren ikuspegi holistiko eta sakon honek, praktika progresibo baten bidez geure buruaren benetazko ezagutza batera gidatzen gaitu.

Diziplina honen praktikak, pertsona bakoitzaren beharrei, limitazioei eta gaitasunei moldatzen da, bakoitzak modu seguru batean bere errritmora aurrera egin dezakelarik. Barne orekaren garapenerako metodoen artean osoenetariko bat da.

Nori zuzenduta dagoen Norberaren osasun eta ongizatearekin konprometiturik eta motibaturik dauden pertsonentzat, bai euren hazkunde pertsonalean bai armonia, bizitasuna eta barneko bakearen bilaketa integral eta orekatuan aurrera egin nahi dutenentzat. Yogaren jarduna ikuspegi zabal eta osoan sakondu nahi dutenentzat. Klaseak pertsona bakoitzaren baliabideei moldatzen dira eta adin eta kondizio guztietako pertsonak praktikatu ahal dute. Sesioak, talde guztiarentzat komuna den lan-programa batetan bideratuta daude, baina aldi berean, kontutan hartzen dira pertsona bakoitzaren gaitasun eta limitazioak, errezagoak egin ahal zaizkien barianteak eskeiniz (laguntzak, euskarriak edota postura ezberdinak). Intentsitate haundiagoa duten barianteak eskeini ahal dira ere, pertsona bakoitzaren behar eta nahien arabera. Zertan datzan Yoga Integralaren bitartez, funtsean, honako hauek lantzen dira: jarrera eta jokabide etikoa (Yama); autodiziplina (Niyama); higiene eta arazketa teknikak (Shat Karma); ariketak eta jarrera fisikoak (Asana); energiaren kontrola arnasketa-ariketen bidez (Pranayama); barneratze eta erlaxatze-teknikak (Pratyahara); kontzentrazio eta meditazio teknikak (Dharana, Dhyana y Samadhi); baita mudras eta mantras bezalako teknikak ere, egoerak hala eskatzen duenean.

Taldean praktikatzen da, baina pertsona bakoitzak behar dezakeen bakarka-ko orientazio batetara irekita dago ere, bere praktika eta esperientziak hobeto ulertu eta interpretatu ahal izateko eta aurrerapen hobeagoa lortzeko.

Onurak

  • Osasun eta ongizate integrala. Oreka fisiko, emozional mental eta espirituala.
  • Sasoi fisikoaren eta sistema fisiologikoen hobekuntza (bizkarra, giharrak, arnasketa, zirkulazioa, digestioa, oreka hormonala, etab.).
  • Sosegu emozionala eta lasaitasun mentala. Nerbio-sistemaren oreka.
  • Kontzentrazioaren hobekuntza eta intuizioaren garapena.
  • Autoezagutza handiagoa eta errealitatearen ulermen hobea.
  • Hazkunde eta garapen pertsonala.

Iraupena  1,15 (75min.) edo 1,30 orduko (90 min.) saioak taldeka. Osagarritasuna Bere ikuspegi integrala dela eta, ondo osatzen da gainerako jarduerekin.

 

 

 

 

 

 

 

Enegia-ekintza mugimenduan

Vinyasa praktikan oinarritzen da, hots, arnasketa eta mugimendua modu erritmiko, kontziente eta arinean sinkronizatzeko ekintzan. Hatha Yogaren ikuspegi dinamikoa da, arnasketaren erregulazio zehatzean enfasi berezia jartzen duena jarrera ezberdinak burutu bitartean, hauek modu egokian konpentsatuz, saio bakoitzaren helburuaren arabera. Praktika honek meditazio-egoera natural batera zuzentzen gaitu, haren bidez jariatzen dugun heinean.

Nola jokatzen du Yogaren praktika dinamikoak?

Vinyasa praktikatzeak ariketa aerobiko moderatua estimulatzen du tonifikazio kardiobaskular eta muskularraren bidez, gorputzaren barne-berotasuna eta izerditze desintoxikatzailea sorraraziz. Gorputzeko berotasunak zenbait jarrera burutzea errazten du, eta arnasketaren erregulazioak arinago egiten ditu. Praktika hau burutu ahala, harmoniatsuago bihurtzen da; orduan, nerbio-sistema orekatu egiten da eta fluktuazio mentalak lasaitu egiten dira, kontzentrazioa hobetuz eta meditazio-egoerak eraginez, aldi berean oraina osotasunean bizitzeko gaitasuna garatzen dutenak. Intentsitate-gradu ezberdinak lantzen dira praktikaren hainbat ezaugarri hobetzeko, pertsona bakoitzaren esperientzia eta baldintzetara egokituz.

Iraupena

Ordubeteko saioak, taldean.

Praktikaren onurak • Malgutasuna, indarra, erresistentzia eta bizitasuna garatzen ditu. • Arnasketa zabaldu eta erregulazio kardiobaskularra hobetzen du. • Izerditzeari laguntzen dio, organismoa garbituz (organoak eta azala). • Gorputza estilizatzen du. • Emozioen irekitzea eta komunikazio-jariotasuna eragiten ditu. • Kontzentrazioa eta lasaitasun mentala estimulatzen ditu. Meditazio-egoeren agerpena ahalbidetzen du. Nori zuzenduta dagoen

Yogaren praktika dinamiko, energetiko eta aktiboagoa nahiago dutenentzat edota komeni zaienentzat. Bereziki egokia da goizean egiteko, gorputza esnatu eta gogoa zentratzeko egunaren gainerako orduei begira. Baita arratsaldez ere, egunean zehar pilatutako zama guztia deskonprimatzeko. (Kontrakoa adierazten ez bada, astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengoko klaseak, sesio suabeak izango dira).

Sinergiak eta osagarriak • Entrenamendu fisiko bikaina da asanas praktikan (Yoga jarrerak) paraleloki sakontzeko, Yoga Integralaren praktikaren bidez, esaterako. Halaber, gorputzaren energia-dimentsioa hobeto ulertzen eta sentitzen laguntzen du (prana Yogan, chi Chi-Kungean edo qi Zen kulturan). • Yoga Zaharberritzailea, Meditazioa edo Gihar Kateen Luzaketa® bezalako praktika leunagoen osagarri ezin hobea izan daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

Yogaren ikuspegi terapeutikoa Yoga Chikitsa (Yogaterapia) Yogaren egokitzapen sistematikoa da, praktikatzen duen eta osasun arazoak dituen pertsonaren ezaugarri partikularren araberakoa, Yogaren eragin prebentiboan, errehabilitatzailean eta terapeutikoan enfasia jarriz. Izatez, ez da terapia bat, eta ez da medikuntzaren ordezkoa, baina  osasunarentzako osagarriak eta eraginkorrak diren propietate garrantzitsuak dauzka.

Nori zuzenduta dagoen Osasun arazoren bat duten edo arreta berezia eskatzen duten pertsonentzat. Bereziki aproposa da, horrez gain, aurrez Yoga praktikatzen esperientziarik izan ez duten pertsonentzat. Aldez aurretiko hitzordua eskatzen du.

Zertan datzan Lanerako plan “yogoterapeutiko” pertsonalizatuan eta honen aplikazioaren jarraipen aldizkakoan oinarritzen diren sesio partikularrak dira. Yogaterapiak eragina du gorputzaren hainbat ataletan: lokomozio-aparatuan (giharretako eta artikulazioetako lesioak); arnas-aparatuan (katarroak, bronkitisa, asma, sinusitisa…); nerbio-sistema (antsietatea, estresa, zefaleak…); sistema endokrinoa (tiroideetako gaitzak, sexualak, immunologikoak, diabetesa…); zirkulazio-aparatuan (gaitz kardiobaslularrak, hipertentsio arteriala, barizeak…; digestio-aparatuan (elikadura, digestioa, idorreria…; gernu-aparatuan eta ugaltze-aparatuan (pelbis-zorua, gernu galerak, sexu organoak…).

Onurak

  • Osasun arazo asko saihestu eta hobetzen ditu.
  • Ohitura txarrei loturiko gaixotasun edota osasun arazo kroniko eta zehaztugabekoak prebenitzen ditu gehienetan, eta sendatu ere sarritan.
  • Bizitza-estiloen eta ohituren inguruko jarrera kontzientea indartzen du gainera.

Iraupena Aldakorra da, pertsonaren eta lanerako planaren arabera. Kontsulta eta saio indibidualak, aldez aurretiko hitzorduarekin.

Osagarritasuna

  • Entrenamendu bikaina da Yogaren jarduneko xehetasunetan zehaztasunez sakontzeko, edozein delarik bere ikuspegia.
  • Oinarrizko lan partikular gisa balio dezake, beste jarduera batzuetako talde-saioetara baldintza seguru eta egokiagoetan sartu ahal izateko.
  • Ezin hobea da lanerako plan indibidualean hasi eta aurrera egiteko.

 

 

 

 

 

 

Yogaren esentzia ikuspegi berri batetik Yogaren esentziatik eta,  oihalen (kolunpioen) bidez, Aire-Yogak gure haurtzaroaren zati bat itzultzen digu esplorazio eta bizitasunez. Yoga sistema honek tresna indartsu eta eraginkorra eskaintzen du gorputza “birlerrokatzeko” eta energia orekatzeko.

Nori zuzenduta dagoen Yogaren praktikan akuilu berria eta gorputza askatzera eta hedatzera lagunduko dien euskarria bilatzen duten pertsonentzat. Bere alderantzizko jarreren ondorioz (*), bizkarrezurreko diskopatien errehabilitatzaile gisa eragin dezake, ez baitu konprimatzen.

(*) Arrazoi berarengatik, kontraindikatuta dago honako gaitz hauek dituzten pertsonentzat: hipertentsio arteriala, kardiopatiak edo arterioesklerosia; hiatoko hernia, esofagitis edo errefluxu gastrikoa; glaukoma, miopia larria edo erretina-askatzea; sinusitis, otitis edo buruko gaitz akutuak. Orientazioa behar du aldez aurretik.

Zertan datzan Aire-Yoga, Hatha Yogaren estilo berria da, Yogaren esentzia  oihaletan (kolunpioetan) egiten diren aire-ariketekin konbinatzen duena; arlo honetan irakaskuntzaren kalitatea lideratzen duen ikuspegi integratzailea. Oihalak gorputzaren sostengu, trakzio eta esekidurarako balio du, erlaxazioa erraztuz eta gorputzaren hedatzea indartuz jarrerak (asana) burutzean, hauetako askok alderantzizko oinarria dutelarik. Askatzea, irekitzea eta grabitatearen zentzuan jariatzea dira bere izaeraren ezaugarri nagusiak.

Onurak

  • Bizkarrezurra deskonprimatzen du grabitate indarraren eraginez.
  • Bizkarrezur, sorbalda eta  aldakako tentsio kronikoak zuzentzen ditu.
  • Irekitze torazikoan eragin eta distentsio abdominala errazten du.
  • Koordinazioa, oreka, jariotasuna eta beste hainbat trebetasun suspertzen ditu.
  • Energia-zentroak berraktibatu eta orekatzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Gainerako jarduera guztien osagarri egokia da. Yogaterapiaren osagarri ona izan daiteke bizkarrezurreko diskopatiak dauzkaten pertsonentzat, aldez aurretiko orientazio eta ikuskapenarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Haurdunaldiaren bizipen osoa Jaio aurreko Yoga erditzearen prestaketa fisikorantz eta haurdunaldiaren bizipen emozionalerantz bideratuta dago. Bai umearen osasuna bai amaren eta bere seme-alaben arteko komunikazioa une horretan eratzen hasten dira. Ama izatea, bakarra eta pertsonala den bizi-esperientzia da, haurdunaldian hasten dena. Fase honetan, erditzearekin batera, aldaketa handiak gertatzen dira fisikoki, mentalki eta emozionalki. Berebiziko garrantzia du, hortaz, trantsizio eta ziurgabetasun aldi hauek positiboki bideratzen ikasteak, hazkuntza osoagoaz eta errealizazio sentimendu sakonagoaz gozatuz era horretan.

Nori zuzenduta dagoen Haurdun dauden emakume guztientzat, aurrez Yogan esperientzia izan, zein ez izan, bakoitzaren egoera fisikoa eta haurdunaldi-fasea edozein delarik ere; betiere, kontraindikazio medikorik ez dagoen bitartean. Yogak ugalktze-aparatuari ekartzen dizkion onurek, haurdunaldia bilatzen denean ere praktikatzea aholkatzen dute.

Zertan datzan Haurdunaldian zehar Yoga praktikatzeak hainbat alderdi irakasten ditu: arnasketa hobetzen eta kontrolatzen; gorputza malgutzen eta sendotzen (batez ere, giharrak eta pelbiseko artikulazioak); bizkarrezurra zuzentzen eta bizkarra deskargatzen; tentsio fisiko eta emozionalak erlaxatzen; umearekin sakonago konektatzen; haurdunaldiaren eta erditzearen prozesu osoa positiboki ikusten.

Onurak

  • Kontzentrazioa eta haurdunaldiaren barneratze sakona.
  • Erditzerako prestakuntzaren osagarri ona eta erditze osteko errekuperaziorako oinarria.
  • Bizitasun eta energia handiagoa.
  • Segurtasuna eta konfidantza handitzea. Onarpena eta gogobetetzea.
  • Oreka hormonala.
  • Pelbis-zoruaren eta artikulazio pelbikoen malgutzea eta sendotzea (beharrezkoa da erditzea ahalik eta ondoen prestatzeko).
  • Birika-ahalmenaren handitzea eta arnasketaren kontrola.
  • Erlaxazioa eta sentsibilizazioa.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Haurdunaldiaren hasierako faseetan eta, esperientzia gutxi duten pertsonentzat, ondo uztartzen da Yoga Leunarekin, Erlaxazioarekin eta Zuzendutako Meditazioarekin. Haurdunaldiaren erdian edo fase aurreratuan daudenentzat eta esperientzia handiagoa dutenen pertsonentzat, ondo uztartzen da Yoga Integralarekin eta Zuzendutako Meditazioarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Energia mugimenduan Tai Chi Chuan milaka urte dituen kultura txinatarraren diziplina eta arte martzial leuna da, gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen dituena. Mugimenduen errutina honek gizakiaren barnealdea mugitzen duten indarrak lantzea ahalbidetzen du.

Nori zuzenduta dagoen

Helduei zuzendutako jarduera da. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik jarduera praktikatzeko eta ikasteko.

Zertan datzan 

Arte martzial leuna da. Mugimendu leunen sekuentzien bidez egiten den jarduera da, praktikatzen duenaren malgutasuna, elastikotasuna eta indarra handitzen laguntzen dutenak. Gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu.

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka. Osagarritasuna Chi Kung, Kung Fu eta Yogaren edozein praktikaren osagarri bikaina, bereziki fokatze orekatzaile leun eta erlaxagarrienentzat.

 

 

 

 

 

 

 

Energiaren lana

Chi hitzak gizaki guztien gorputza zeharkatzen duen energia-jarioa adierazten du; Kung hitzak lana esan nahi du. Hortaz, Chi Kung “energiaren lana da”. Gogoak erregulatutako eta arnasak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu. Txinako medikuntza tradizionalaren ikuspuntutik, ariketa bakoitza gure organismoaren atal jakin bat hobetzeko diseinatuta dago.

Nori zuzenduta dagoen

Helduei zuzendutako jarduera da. Ez da beharrezkoa prestakuntza fisiko berezirik izatea jarduera praktikatzeko eta ikasteko.

Zertan datzan  Arnasketarako edo bizi-energia gidatzeko metodoa da. Gogoak erregulatutako eta arnasketak kontrolatutako mugimendu leunak konbinatzen ditu, praktikatzen duenaren malgutasuna, elastikotasuna eta indarra handitzen laguntzen dutenak.

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Gainerako jarduerekiko osagarri bikaina da.

 

 

 

 

 

 

 

Indarra, zehaztasuna eta kontrol mentala “Kung Fu” hitza “ondo eginda” dagoen zerbait adierazteko erabiltzen da. Shaolinak indarrean, autokontrolean, zehaztasunean, koordinazioan eta kontrol psikologikoan jartzen du enfasia. Pertsonak etika eta printzipio moral handidun bihurtzen ditu, Shaolingo (Txina) Monasterio ezagunean praktikatutako borroka-arteen sistemaren bidez. Nori zuzenduta dagoen Borroka-arteen inguruan interesa agertu eta norberaren hazkunderako bitartekotzat praktikatu nahi duten pertsonentzat. Ez da beharrezkoa prestaketa fisiko berezirik izatea. Adin guztietako helduei zuzendua. Zertan datzan  Hemen kontsultatu Informazioa: Shaolin Dharananda

Onurak

  • Gorputzeko eta burmuineko zelulak oxigenatzen ditu.
  • Gogoa lasaitu eta nerbio-sistema erregulatzen du.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du, arazo kardiobaskularrei eta arteria-presioari dagozkieneni aurre eginez.
  • Muskulu-sistema erlaxatu eta hezur-sistema berregituratzen du.
  • Kontzentrazioa eta bizi-energiaren fluxua handitzen ditu.

Iraupena Ordu 1eko saioak, taldeka. Osagarritasuna Tai Chi, Chi Kung eta Yogaren edozein praktikaren osagarri bikaina, bereziki fokatze orekatzaile erlaxagarri eta leunenentzat.

 

 

 

 

 

 

 

Indarra, zehaztasuna eta kontrol mentala “Kung Fu” hitza “ondo eginda” dagoen zerbait adierazteko erabiltzen da. Shaolinak indarrean, autokontrolean, zehaztasunean, koordinazioan eta kontrol mentalean jartzen du enfasia. Pertsonak etika eta printzipio moral handidun bihurtzen ditu, Shaolingo (Txina) Monasterio ezagunean praktikatutako borroka-arteen sistemaren bidez.

Nori zuzenduta dagoen Borroka-arteen inguruan interesa agertu eta norberaren hazkunderako bitartekotzat praktikatu nahi duten pertsonentzat (ez da konpetitzeko). Ez da beharrezkoa prestaketa fisiko berezirik izatea. 7eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Zertan datzan eta zer onura dituen Hemen kontsultatu Informazioa: Shaolin Dharananda

Iraupena 45 minutuko saioak, taldeka.

Osagarritasuna Osagarri ona da haurren Yogarentzan, praktikari indar eta ekintza fisiko handiagoa gehituz.

 

 

 

 

 

 

 

Tentsio patroiak askatzen

Gihar Kateen Luzaketen praktikek, denboran zehar gorputzean pilatzen joaten diren tentsio patroi sakonak askatzea dute helburu. Sesioa eta gero igartzen diren sentsazioen artean, askatasun korporala eta lasaitasun mentala dira nabarmen. Luzaketa konziente, mantendua eta suabea bilatzen da.

Nori zuzenduta dago

Gihar Kateen Luzaketak, bizkar arazoetan eta bizkarrezur lesioetan bereziki indikatutak daude. Bestalde, nerbio-sisteman eragin onuragarriak eragiten dituzte ere, estresa murriztuz.

Zertan datza

praktikak etzanda egiten dira, ornoarteko behar ez diren presioak sahiesteari mesede eginez. Praktikak egiteko, material ezberdinak erabiltzen dira: tamaina ezberdinetako pilotak, banda elastikoak, tutuak, bastoiak…arnasketari dagokionez, luzaketa jarrera ezberdinekin, hau askatzera eta moldatzera daramaten estimuloak sortzen dira.

Onurak

  • Organismoaren autoerregulazioari mesede egin.
  • Mugikortasuna mantendu eta gorputzaren alineazioa berreskuratu.
  • Tentsio patroi sakonetaz gorputza askatu.
  • Eguneroko bizitzan kiroletan ematen diren lesio arriskuak murriztu.
  • Anatomia-ri buruzko idei basikoak ikasi, arnasketa askatu eta gorputza erabat sentitzeko ahalmena berreskuratu.

Osagarritasuna

Edozein jarduerarentzako osagarri ezinhobea da, bereziki intentsitatedun jarduerentzat.

Iraupena

1´5 orduko (90 min.) saioak taldeka.

 

Zer da Gestalt Psikoterapia?

Gestalt Psikoterapia, psikoterapia humanisten korrontearen barruan kokatzen den psikoterapia modalitate bat da. Aplikazio terapeutiko bat izateaz aparte, bizi-filosofia bat da ere. Pertsonak etengabeko garapenean gaudela eta hazkunde pertsonalerako eta autoerrealizaziorako berezko joera dugula kontutan hartzen du. Pertsona bakoitzak baliabide sorta haundi bat du bere barnean, beraz, Gestalt Terapiaren helburu nagusienetariko bat, gure bizitzaren protagonistak izan ahal izateko baliabide personal hoietaz kontzientzia hartzea da. Bai zailtasun konkretuen tratamenduan zein hazkunde personalean eta autoerrealizazioan bideratzen da.

Ez du jendea sistema batera moldatzera behartzen, modalitate bera da bakoitzak duen sortzeko potentzialera moldatzen dena.

Gestalt Terapia-tik zelan egiten da lan?

  • Ohartzea: Pertsona bakoitzak bere barnean gertatzen ari denaz eta nola funtzionatzen ari denaz hautemateko duen ahalmena da. Garenaren eta sentitzen dugunarekin kontaktuan sartzea suposatzen du, momento zehatz honetan gertatzen ari dena onartuz, biziz eta hortaz erantzunkizuna hartuz. Mina saihestezina da batzutan, baina sufrimendua aukerazkoa da.
  • Hemen eta orain: Gestalt Terapiak orainean behar dugun horretan jartzen du enfasia, orainean sentitzen, pentsatzen eta egiten dugun-arenean jartzen du enfasia. Iraganeko oroitzapenetan bizitzea edota etorkizunerako ditugun fantasiak, poztasunaren iturritik urruntzen gaituzte. Egiazkoa eta benetazkoa dena, azken finean, orainaldia da.
  • Erlazioa: Prozesu psikoterapeutikoaren barnean, pertsonaren eta terapeutaren arteko erlazio edo kontaktua ematen da. Erlazio pertsonalak ezinbestekoak dira pertsonen hazkunde eta garapenarako; pertsonak izatez erlazionalak garelako eta hortaz, erlazioetan sortzen direlako gure zailtasun eta sufrimenduak.

Yoga eta Gestalt Psikoterapia

Yogaren praktikaren eta Gestalt Psikoterapiaren bitartez orainean zentratzea gure gorputzerako, zentzumenetarako eta gogorako guztiz aberasgarria den esperientzia izaten da. Mugikortasun eta energía ahalmen haundia eragiten digute.

Alde batetik, Yogak, barneratze eta soseguzko egoera eragiten digu, argitasun eta lasaitasunetik gure emozioekin erlazionatzera laguntzen gaituelarik. Bestalde, Gestalt Terapiak, yoga praktikatzean agertzen diren eta askotan onartzea kostatzen zaizkigun emozioak identifikatu eta ulertzen laguntzen gaitu.

  • Noiz izan ahal da baliogarria Gestalt Terapia? Gure bizitzako egungo gertakizunak maneiatzeko zailtasunak sentitzen ditugunean: lanean, familian, bikotean, erlazio pertsonaletan…
  • Emozioen arloan izan ahal ditugun limitazioak landu nahi ditugunean: antsietatea, depresioa, beldurrak, estualdiak, segurtasun gabezia, dependentzia emozionala…
  • Egoera traumatikoak gainditzea bilatzen dugunean: dueluak, banantzeak, krisialdi pertsonalak, konpondu ez gabeko arazoak… etab.
  • Emozioak era egokian gestionatu behar ditugunean: mugak jartzeko gai izatea, autoestimua handitzea, ahalduntze pertsonala indartzea, etab.
  • Lortu nahi ditugun helburuak zehaztu eta ezartzeko laguntza bilatzen dugunean. (PNL teknikak)
  • Zeure burua hobeto ezagutzeko, zure erlazioak edo zure bizitzako edozein aspektu hobetzeko; zure hazkunde pertsonala garatzeko, optimistago eta biziago sentitzeko.

Nori zuzenduta dago?

Autoerrealizazio eta hazkunde pertsonalaren bidean bere buruarekin aurkitu nahi diren pertsonei zuzenduta. Neure burua hobeto ezagutzen ba dut, nire baliabide pertsonalak haundiagotu ahal izango ditut.

Txarto sentitzen garenean, kezka asko ditugunean edota behar psikoterapeutikoak ditugunean laguntza handikoa da. Erlazio terapeutikoan, ezinegon hori sendatu ahal izango da.

Sentitzeko gai garen unetik, sufrimendua gure gizaki kondizioaren parte da. Sufrimendua hobetzeko eta ulertzeko lehenengoko pausua, hau antzematea eta onartzea da.

Gestalt Terapia ongizate sakonaren bilaketan hazkunde pertsonalezko lana dela azpimarratzea garrantzizkoa da. Beraz, bereziki gomendagarria eta baliagarria da bizitza guztiz kontzienteki eta harmonian bizi nahi duten pertsonentzat.

“Gestalt Terapia baliotsuegia da gaixo daudenentzat bakarrik uzteko”

“Ikastea, zeozer posible dela ohartzea da”

-Fritz Perls-

(Bakarka-ko Kontsultak eta talde terapiak.  Hitzorduetarako, gurekin kontaktuan jar zaitez).

ordutegiak

Ordutegi zabalak, egunero praktikatzeko aukera izan dezazun. Apur bat eta sarritan hobeago delako asko eta gutxitan baino.

Jardun zoriontsua izan!