Gelen alokairua Durangon, Bizkaian

Gune berezi bat behar duzu zure jarduerak Durangon egiteko?

Dharanandak ongizate eta hazkunde pertsonalerako prestakuntza-jarduerak, hitzaldiak, solasadiak edota bilerak egin nahi dituzten partikularrentzat, profesionalentzat edota enpresentzat bereziki aproposa den gune bat eskaintzen du.

Alokatzeko lekua Durangon, Bizkaian

DHARANANDA sanskritotik datorren izen bat da, honako hitz hauetatik datorrena: «Dharana» (kontzentrazioaren egoera mental yogikoa) eta «Ananda» (zoriontasunaren bizi-egoera). «Dharananda» hitzak, beraz, kontzentrazioaren bidez lortzen den zoriontasun egoera sakonari egiten dio erreferentzia.

Dharanandak 240 m2-ko instalazio argitsu eta irekiak ditu, guztiz hornituak, bertan eman daitezkeen jarduerak autentikotasunez eta modu atseginez burutu ahal izateko.

Jarduerak sabai altuko (ia 6 m) bi gela haundietan egin daitezke, leihate zabalekin eta aireztapen naturalarekin. Areto handienak 80 m2 inguru ditu eta besteak 40 m2 gutxi gorabehera. Bi aretoak elkarrekin batu daitezke, espazioa 120 m2-raino zabalduz, hainbat pertsona talde ezberdinak eroso hartzeko aukera emanez.

Jarduera motaren arabera, 8-10 pertsona har ditzake areto txikienak bakarrik eta 45 pertsona bi aretoak elkartuta (are gehiago ekitaldia estatikoa ba da eta bertaratutakoak eserita badaude).

fitxa teknikoa

Ponte en Contacto con nosotros

WhatsApp : 688766199

Korreoa: info@dharananda.com

Telefono zenbakia: 946032219

Gainera, praktikarako era guztietako materialak ditu erabilgarri (esterillak, kuxinak, zintak, blokeak, mantak, etab.), ekintzen helburuen eta ikusleen beharren arabera. Aretoetan berogailua eta musika-ekipoak daude (CD/DVD/Aux. Smartphone edo Tablet), arbela eta bideo proiektorea, prestakuntza-jarduerak edo lanak errazteko.

Lokalak argitasun naturalezko 2 bulegotxo ere baditu (5 m2 ingurukoa bakoitza), harrera-gune bat eta itxarongela txiki bat, autolaguntzako eta hazkunde pertsonaleko liburuekin, ura berotzeko termoarekin eta hainbat osagarri antolatzeko txoko batekin (janaria, liburuxkak, material desberdinak, salerosketak, etab.).

Instalazioek, halaber, aldagelak eta komunak dituzte goiko solairuan (duplex motakoak), gizonezkoenak eta emakumezkoenak, 20 m2 ingurukoa bakoitzak, 4 dutxa, ur beroa eta berogailua. Apalategiak eta jarleku kolektiboak ditu, bai eta segurtasun-postontzi indibidualak ere, baliozko objektu pertsonal txikiak gordetzeko.

Beheko solairurako sarbidea (kaleko sarrera) gurpil-aulkia duten ezinduentzat egokituta dago. Hala ere, laguntza behar dute aretoetara eta goiko solairura sartzeko.

Dharanandara oinez, bizikletaz (aparkalekua ondoan) edo autoz sar daiteke. Inguruko autoentzako mugarik gabeko aparkalekua dago, baita 2 disuasio-aparkaleku ere (bat ordainpekoa eta bestea doakoa) eta beste orainezko udal-aparkaleku bat. Auzoak hainbat taberna/jatetxe ditu eta Durangoko erdigunetik eta hirigune historikotik oinez 5-10 minutura dago, non jatetxeen eskaintza are handiagoa den.

Horren guztiaren ondorioz, Dharananda bereziki egokia da norbanakoentzat, autonomoentzat edo ongizate eta hazkunde pertsonaleko prestakuntza-jarduerak eman nahi dituzten enpresentzat. Hitzaldiak, solasaldiak eta bilerak antolatzea ere onartzen du.

  • Prezioa

    Kontaiguzu zeintzuk diren zure ideiak eta beharrak eta aurkituko dugu zugana egokitzen diren espazio zein baldintzak.

Abrir chat
1
Kaixo,
Laguntzarik behar duzu?

Hola ,
¿En qué podemos ayudarte?