zure galderak

Atal honetan zentroari, bertako jarduerei eta barne-arauei buruz sortzen diren galdera eta zalantza nagusientzako erantzunak aurkituko dituzu.

Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19):
Deskargatu dokumentua hemen.

Beste edozein zalantza argitzeko, mesedez, galde iezaguzu.

Nahi duzun momentuan hasi zaitezke; lehenengoko hilabetean, hilabetea amaitzeko geratzen diren egunekiko  proportzionaltasuna egingo dizugu kuotan.
Webguneko “Jarduerak eta prezioak” menuan jarduera bakoitzaren ikuspegi eta ezaugarrien inguruko informazio laburbildu eta zabalagoa duzu.
Bai. Klase bat dohainik frogatzeko aukera eskeintzen dugu beti (aurretik abisatuz).
Zure izen-ematearen modalitatearen arabera eta aukeratzen dituzun ordutegi eta taldeen arabera, klase batzuetara edo bestetara joan ahal izango zara. Informazio gehiagorako, gurekin kontaktuan jarri zaitez.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
Izena eman duzun taldean edo taldeetan bakarrik izango duzu tokia gordeta. Informazio gehiagorako, gurekin kontaktuan jarri zaitez.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
.
Ez, momentuz (COVID testuingurua) izena eman duzun talde/orduetan etorri ahal izango zara. Informazio gehiagorako, gurekin kontaktuan jarri zaitez.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
Jarduera guztiek emango dizute interesgarria den zerbait, bakoitzak praktikaren ikuspegi eta ezaugarri ezberdinak nabarmentzen baititu eta, era berean, guztiek konpartitzen baitute esentzia bera. Gainera, elkarren artean osagarriak dira.
Webguneko “Jarduerak eta ordutegiak” menuan jarduera bakoitzaren ezaugarrien inguruko azalpena duzu. Edozein zalantza izanez gero, edo pertsonalki gida zaitzagun nahi baduzu, hitzordua eska iezaguzu eta atsegin handiz egingo dizugu arreta.
Arropa erosoa, eta tenperaturaren arabera, badaezpada erraz jarri ta kendu ahal duzun jaka edo jertse bat ekartzea ere gomendatzen dizugu. Praktikarako zure material propioa ekartzea komenigarria da (COVID kontestua).
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
Zentruan baditugu praktikarako behar diren material guztiak. Baina COVID kontestua dela eta,  ikasle bakoitzak bere material popioa ekartzea komenigarria da.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
Komenigarria da zure praktikara sabela hutsik edo gutxi beteta duzularik joatea ahal duzun guztietan, edota ordu pare bat pasatzen uztea otordu garrantzitsuren bat egin baduzu.
Zure ordutegiarekin bat etor badaiteke, praktikatu ondoren saia zaitez gutxienez 30 minutu pasa daitezela hurrengo otorduaren aurretik. Hobeto zeureganatuko dituzu praktikaren onurak.
Normalean bai, baina COVID kontestuan ezin izango dira dutxak erabili.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.
Isiltasunak paper garrantzitsua betetzen du zentroan praktikatzen ditugun jardueretan. Mesedez, itzali edo isildu zure mugikorra eskolan zauden bitartean eta ahopeka hitz egin ezazu. Lagundu inguru isil, lasai eta errespetuzkoa mantentzen.
Egiten ditugun jarduerek ez dute kontraindikazio nabarmenik, batez ere norberaren osasun egoera ona denean. Gainera, kontraindikazioak egon daitezkeen ariketetan, irakasleak gogora ekartzen ohi ditu hasi baino lehen.
Dena dela, edozein lesio, gaitz edo mugaketaren bat baduzu, saio bakoitzaren aurretik irakasleari jakinarazi diezaiozun aholkatzen dizugu. Horrela izanik ere, izena ematen duzunean, konfidentziala izango den galdera-orri labur bat betetzeko eskatuko dizugu. Era honetan, hobeto orientatu ahal izango zaitugu zeure jardunari begira. Zeure onerako da guk zeure osasun egoeraren berri izatea, horrela hobeto lagun baitiezazukegu. Izen-ematearen baldintzak eta eskolako arauak kontsultatu eta onartu itzazu mesedez.
 
Puntualtasuna oso garrantzitsua da, beraz, aurrerapenarekin (klasea hasi baino 10-15 min. lehenago) etortzea gomendatzen dizugu.
Instalazioetara sartzeko eta haiek erabiltzeko protokolo berria (Covid-19)dokumentua ikusi.

Frogatu Doako Saio Bat

Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!

Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.

Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!

    Abrir chat
    1
    Kaixo,
    Laguntzarik behar duzu?

    Hola ,
    ¿En qué podemos ayudarte?