Yoga tailerra familian ⮕ Maiatzak 17, Zapatua

Yoga tailerra familian

Maiatzak 17, Zapatua

Mugitzen diren ipuinak, arnasa hartzen duten abestiak, eta jolasaren bidez elkar besarkatzen duten familiak.
Olatzekin batera Yoga familian egiten ditugun saioetan, mugimendua eta arnasketa modu hurbil, dibertigarri eta oso berezian esploratzen ditugu.
Asmatutako ipuinekin, irudimena piztu eta airea irribarrez betetzen duten abesti originalekin osatzen dugu praktika.
Saio bakoitza aukera bat da oroitzapenak sortzeko, gorputzean gordetzen diren horietakoak… eta baita bihotzean ere bai.
Adin guztietara egokitutako asana dinamikoen bidez, konexio eta ongizate espazio bat partekatuko dugu, arnasketa kontziente bat ikasiko dugu, abestiak abestuko ditugu eta Olatzek sortutako istorio originalak kontatuko ditugu, familian imajinatu eta hausnartzera gonbidatuko gaituztenak.

Familia arteko loturak sendotzeko eta etxeko txikienekin komunikazioa eta gozamena sustatzeko sortu da tailer hau.
Giro bero, seguru eta harmoniatsuan, oreka fisiko, mental eta emozionala sustatuz.

Plaza mugatuak daude, idatzi iezaguzu eta gorde zure plaza familia osoarentzat

Abrir chat
1
Kaixo,
Laguntzarik behar duzu?

Hola ,
¿En qué podemos ayudarte?