Yoga Dinamikoa Durangon, Bizkaian

Ashtanga Vinyasaren praktikan oinarritzen da, arnasketa eta gorputzaren mugimendua modu erritmikoan, kontzientean eta jariakorrean sinkronizatzen dituelarik. Hatha Yogaren bariante dinamikoa da eta behar bezala konpentsatuta dauden eta saioaren helburuaren arabera praktikatzen diren jarrera (asana) desberdinak exekutatu eta kateatzerakoan arnasaren erregulazio zehatzean jartzen du enfasi handiena. Praktika honek meditazio egoera naturala lortzen du.

Nolakoa da Yoga Dinamiko saio bat Dharananda Yoga Durangon?

Yoga Dinamikoarekin hasteko eta gorputz eta garapen mental ona lortzeko, oso garrantzitsua da oinarrizko zenbait gauza jakitea, hala nola jarrera ohikoenak (asanak).

Jarrerak (asanak) sekuentzian egiten dira, bata bestearen atzetik. Mugimendu fluxu harmonikoa sortzeko posizio bat eta bestearen artean pausarik ez da egoten (etenaldi laburrak egon ahal dira). Horrek jarreren exekuzioa eta sekuentzia erlaxatu ahal izateko, arnasa sakontzen irakasten digu, erlaxazio aktiboaren ikuspegitik praktika indargarri  eta bizigarri bikaina bilakatuz eta “ahaleginik gabeko ahalegina” edo “agitazio gabeko ekintza” esperimentatuz.

Garrantzitsua da “ekintza” “erlaxazioarekin” ez kontrajartzea, baizik eta guztiz kontrakoa. Helburua meditazio eta kontzentrazio iraunkorra sustatzen den bitartean bi kontzeptu hoiek  aldi berean integratzen ikastea da. Praktika horretatik eratorritako ariketa koreografikoek, etengabeko arreta estimulatzen dute (koordinazioa mantentzeko ezinbesteko baldintza) eta ondorioz, meditazio egoerak ernatzen dituzte.

yoga dinámico en durango

Nori zuzenduta dago?

Tentsio fisiko-energetikoak askatzeko eta meditazio-egoera espontaneoagoak suspertzeko beharrezkoa den erlaxazio mentala sustatzeko Yoga praktika dinamiko, energetiko eta aktiboagoa behar edo nahiago duten pertsonei zuzenduta.

Yoga Dinamikoa hasiberrientzat Durangon

Yoga Dinamikoa hasiberri eta aurreratuentzat eskuragarria da, tonifikazio kardiobaskular eta muskularraren bitartez ariketa fisiko aerobiko moderatua eta naturala estimulatzen baitu, gorputzean beroa eta izerdia sortuz. Aldi berean gorputzaren bero horrek zenbait jarrera gauzatzea errazten du, eta arnasketaren erregulazioak jarrera hoiek fluidoagoak bihurtzen ditu, ekintzakin bat erlaxazioa esperimentatu ahal izateko. Hasieran, erlaxazioa baino, agitazio ereduak agertu ohi dira, baina gorputza ezagunagoa egiten den heinean eta haren entzumenean sakontzen den heinean, praktika harmonikoagoa, espontaneoagoa eta gero eta lasaiagoa bilakatzen joaten  da. Orduan nerbio sistema orekatzen da eta gogoaren gorabeherak lasaitzen dira, kontzentrazioa hobetuz eta oraingo momentuan guztiz bizitzeko gaitasuna garatzen duten meditazio egoerak sortuz. Presentzia oso hori da “Yoga” egoera (= batasuna, komunioa, integrazioa) ezaugarritzen duena.

Durangoko Yoga Dinamikoko klaseen mailak

Yoga Dinamikoaren praktika Dharanandan ez da maila desberdinetan lantzen, oso erlatiboa eta batzuetan okerrago delako. Intentsitate desberdineko planteamenduak eta helburuak badaude ere, teknika berbera ikasle bakoitzaren esperientzia eta jarreraren arabera oso modu berezian bizi daiteke. Hasiera batean oso sinplea dirudiena, konplexutasun oso sotila ekar dezake atzeko planoan eta alderantziz, konplexua dirudiena,  erraza bilakatu  daiteke jarrera egokiarekin hurbiltzen bagara.

Yoga maila ez datza ahalmen erakustaldi batean, ezta “gero eta zailago” kontzeptuan ere. Nolanahi ere, eta beti esperientzia pertsonalaren bitartez, “sakonago ahal bada” kontzeptuan datza. Garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta prozesua. Zentzu horretan, bakoitzak bere erritmoa, bere maila partikularra, pazientziaz eta irmotasunez eramaten du. Klaseen diseinua taldeak dituen aukerei egokitzen da.

Yoga Dinamikoaren abantailak

  • Malgutasuna, indarra, erresistentzia, bizitasuna eta pazientzia garatu.
  • Arnasketa zabaltzen du eta erregulazio kardiobaskularra hobetzen du.
  • Arnas gaitasuna hobetzen du eta nerbio sistema orekatzen du.
  • Izerdia sustatzen du eta gorputza (organoak eta azala) purifikatzen du.
  • Ariketa metaboliko aerobikoa (gantza erre). Jarreren segidak gorputzaren tenperatura igotzea lortzen du, gastu kalorikoak handituz eta pisua galtzen lagunduz.
  • Gorputza estilizatzen du.
  • Irekitze emozionala eragiten du eta komunikazioaren jariakortasuna sortzen du.
  • Kontzentrazioa eta buruko lasaitasuna estimulatzen ditu.
  • Meditazio egoerak agertzea errazten du.
  • Oreka, koordinazioa eta motrizitatea hobetzen ditu.
  • Aldaketetan eta trantsizioetan zehar igarotzen irakasten du.

Yoga Dinamiko klaseen iraupena

Ordu t’erdiko saioak (90 min) taldean.

Zer jakin behar dut Yoga Dinamikoa praktikatzen hasi aurretik?

Zein beste jarduerekin osa dezaket Yoga Dinamikoa?

Yoga Integralaren praktika, entrenamendu fisiko ona da Yoga Dinamikoaren sekuentziek konfiguratzen dituzten asanetan (Yoga jarrerak) paraleloki sakontzeko. Gainera, gorputzaren dimentsio energetikoa  (prana Yoga-n, chi Chi-Kung-en edo qi Zen kulturan) hobeto ulertzen eta sentitzen laguntzen du. Meditazioarekin eta Gihar-kateen luzaketak® bezalako praktika leunagoekin edota Yoga Integrala bezalako praktika mantsoagoekin oso ondo osatzen da.

Yoga praktikatu dezaket oso malgua ez banaiz?

Noski! Malgutasun fisikoa ez da yoga egiteko eskakizuna, ezinbestekoa ez den ondorioa baizik. Asana (yoga jarrerak) eta Vinyasa (ariketa dinamikoak) praktikatuz,  pixkanaka malgutasun handiagoa lortuko duzu. Malgutasun fisiko horrek zure “malgutasun mentala” ere landuko du, sentsazio eta ikuspegi berrietara irekitzeko gogoa.

Ikasle hasiberriak esperientzia handiko ikasleekin nahastuko al dira?

Printzipioz bai, nahiz eta taldean lan egin, ikuspegia banakakoa delako. Bakoitzak bere aukeren eta helburuen arabera landu eta aurrera egiten du, inorekin lehiatu gabe, ezta bere buruarekin ere. Abantaila batzuk ere baditu: batzuetan erronka bizigarria izango da hasiberrientzat, aurreratuagoengandik ikasiko dutelako; beste batzuetan, berriz, aurreratuagoak izango dira ikasitakoa ondo berrikusi eta asimilatzeko erronka dutenak. Bi kasuetan umiltasuna eta onarpena lantzen dira. Irakasleek etengabe egokitzen dituzte klaseak taldearen aukera eta ahalmenen arabera.

 Ze arropa mota ekarri behar dut?

Txandala edo leggings motako arropa erosoa, gerria estutu gabe artikulazioak mugitzeko askatasuna ahalbidetzen duena. Lasai sentiarazten zaituen arropa. Arropa geruzak gomendatzen ditugu, hotza izanez gero berotu zaitezen edo beroa izanez gero arropak erantzi ahal izateko (gorputzean tenperatura aldatu egin ohi da praktikan zehar).

Praktikarako nire materiala ekarri behar dut? esterilla, kuxina eta abar?

Orokorrean ez da beharrezkoa, behar duzun guztia daukagu. Hala ere, zure material pertsonala nahiago baduzu ekarri, ez dago arazorik. Murrizketa sanitarioak (COVID) egonez gero, infekzio arriskua gutxitzeko etxetik zure material propioa ekarri behar izatea gertatu daiteke ere.

 Noiz hasiko naiz yogaren ondorioak edo onurak sentitzen?

Yogaren ondorioak berehalakoak dira. Pertsona bakoitzarentzat desberdina izan daitekeen kausa-efektu erlazio zuzena dago praktikatzen dugunaren eta gorputzak eta adimenak erreakzionatzeko moduaren artean. Epe laburreko (orokorrean fisiko eta fisiologikoagoak) eta epe luzeko (mentalak eta espiritualagoak) ondorio/efektu eta onurak daude.

Beste gauza bat “onurak” dira, “efektuak” ez bezala ebaluazio subjektibo positiboa edo negatiboa suposatzen baitute, hobeto edo okerrago sentiarazten gaituzten arabera. Oro har, efektuak ia beti positiboak izaten dira, baina yogak ere barnetik mugitzen gaitu eta hori ez zaigu beti gustatzen, gure zailtasun eta mugen aurrean jartzen gaituelako. Klasean azaltzen ohi ditugun kontraindikazioak ere badaude, eta praktikara behar bezala moldatzeko hauek ezagutzea komenigarria da.

Yoga dinamikoa praktikatu al dezaket haurdun baldin banago?

Bai, baina aurretik praktikatu ez bada edota haurdunaldi arriskutsua bada, haurdunaldiaren bigarren hiruhilekoan  bakarrik egitea gomendatzen dugu eta beti etengabe gainbegiratuta eta egokituta egonda, praktika oso leuna burutzeko eta kontraindikazioak ekiditeko. Nolanahi ere, Jaio aurreko Yoga klase zehatzagoetara eta egokituagoetara zuzenean izena ematea gomendatzen dugu. Haurdunaldian yoga egiteak dakartzan onurak asko dira, baina jakin behar diren kontraindikazioak ere badaude.

 Ba al dago adin mugarik Yoga Dinamikoa praktikatzeko?

Ez dago adin mugarik. Izan ere, yogaren praktikak gazteagotzen du. Yoga gure Izateak berez duen kontzientzia egoera naturala da, barne izaera natural horrekin konektatzean datza. Zentzu horretan, haur batek, nerabe batek, heldu batek edo adineko batek landu dezake … praktika mota eta haren intentsitatea egokitzea baino ez da behar. Horretaz aparte, ez dago mugarik.

Frogatu Doako Saio Bat

Gozatu doako eta KONPROMISORIK GABEKO saioaz!

Utz gaitzazu zure harremanetarako datuak eta eman izena gure jardueretako bat doan probatzeko.

Aprobetxatu aukera hau eta etorri gure saioetako bat frogatzera!

    Abrir chat
    1
    Kaixo,
    Laguntzarik behar duzu?

    Hola ,
    ¿En qué podemos ayudarte?