Taldea eta gunea

Yoga, bere oinarrian, hazkunde espiritualerako filosofia-sistema da, gizakiaren zerbitzura dagoena, berak garatua eta beraren mesedetan. 3000 urteko antzinatasuna izanik, gure bizi-zirkunstantziaren errealitatea ulertu eta lotura, gatazka eta sufrimenduetatik askatzeko sortu zen, zeintzuek ez baitigute uzten zoriontasun osoko egoeran, hots, yoga egoeran bizitzen.
Yogak “batasuna” esan nahi du sanskritoz. Yoga egoera, hortaz, errealitatearen adierazpen anitzen edota polarizatuen batasun egoera da; indibidualaren eta kolektiboaren arteko batasuna; erlatibo eta absolutuaren artekoa. Banaketatik integraziorantz garamatzan bidea da.
Yogaren handitasuna bere metodologia praktiko, integral eta unibertsalean datza. Dimentsio fisiko, mental eta espiritualak jorratzen ditu teknika guztiz eraginkorren bidez; hauek, behar bezala konpentsatuta daude ariketa fisiko, erlaxazio, energia-sentsibilizazio, jarrera kontziente eta kontzentrazioren aldetik, norbanakoari eta honen behar eta erritmoari egokituz.
Yoga praktikatzeak onura ugari dakartza: giharrak luzatu eta indartzen ditu; artikulazioak desblokeatu eta malgutzen ditu; bizkarrezurra zuzentzen du; arnasketaren ahalmena eta kalitatea hobetzen ditu; nerbio-sistema eta sistema hormonala suspertu eta orekatzen ditu; odol-zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetzen ditu; adimena baretzen du.
Yoga, funtsean, meditazioa naturaltasunez ahalbidetzen duen barne jarduera da. Bere amaierako helburua ez da besterik gorputz osasuntsu batean adimen egonkorra lortzea baino. Egonkortasun hau bere adierazpen gorenera iristen denean, Yogaren dimentsio espirituala agertzen da, hots, existentziarekiko ezagutza sakon eta egiazkoa. Yoga errealitatearekiko dugun pertzepzioa positiboki eraldatzeko gai den tresna da; gure bizi-hazkundearen eta hazkunde pertsonalaren zerbitzura dagoen tresna.
Benetan uler dezazun, has zaitez praktikatzen!
Praktika gramo batek gehiago balio du teoria tona batek baino
Swami Sivananda.
mandala2012
yogaF2

taldea

Mikel

  • . YOGA INTEGRATIBOA
  • . ZUZENDUTAKO MEDITAZIOA ETA ERLAXAZIOA
Mikel Estancona
Antonio Blayren bitartez hurbildu zen Yogara 1970ean, eta aitzindaria izan zen Yoga Durangaldean barneratzen 1982an. Bizitza erdia darama yoga praktikatzen. Kanadan ikasi zuen Swami Vishnu Devanandarekin eta, aurrerago, Manuel Moratarekin; hauek A.E.P.Y (Yogaren Europar Batasuneko kide) eta Sivananda Yoga Vedantaren tituluak eman zizkioten. Mikel pertsona ekintzaile, gogotsu eta zeharo eskuzabala da. Dharanandaren sortzailea da eta bere baitan jakinduria espiritual handia gordetzen du, bere ardura nagusienetakoa.

DSC01723

  • . ZUZENDARITZA
  • . YOGA INTEGRATIBOA
  • . ZUZENDUTAKO MEDITAZIOA ETA ERLAXAZIOA
  • . UNNATA AIRE YOGA
  • . JAIO AURREKO YOGA
  • . YOGATERAPIA
Oier Estankona
Duela 15 urte hasi zuen bere ibilbidea Yogan, Bartzelonan bere unibertsitate-ikasketak bukatzen zituen bitartean. Ingurumen-Zientzietan Lizentziatua, Ingurumen-Ingeniaritza Masterra dauka eta Goi Mailako Teknikaria da Segurtasun, Higiene, Psikosoziologia eta Ergonomian. Kontsultore bezala egin du lan estatu mailan, baita Kalitatearen eta Ingumenaren Arduradun bezala ere. Berezko ezinegona duen pertsona, Gemma Vidal, Montse Barangé, Mikel Estancona, Carles Claramunt, Ananda Parvati, Danne Smith eta Swami Tirthanandarekin praktikatu du, besteak beste. International Yoga Teachers’ Association (I.Y.T.A.) elkarteko tituludun irakaslea da, Yogachikitsa Aditua (Yogaterapia) Francisco Luid Doktorearekin (Swami Tirth) eta “Unnata Aerial Yoga” irakasteko Espainian baimendutako 2. pertsona da. Gaur egun, buru-belarri ari da Dharanandaren Zuzendaritza eta Yogaren Irakaskuntza lanetan, egunez egun bere barnean daraman onena ematen saiatuz.

DSC01723

  • . TAI CHI
  • . CHI KUNG
  • . KUNG FU
  • . KUNG FU HAURRAK
David González
Txikitatik hasi zen Borroka-Arteekin harremana izaten, 5 besterik ez zituela, hain zuzen ere. Karate-an eta Taekwondo-an ibilbide laburra egin ostean, Kung Fu-an bideratu zuen bere entrenamendua; harremana eta prestakuntza izan zituen Shaolin, Yoga Txinatar, Tai Chi, Chi Kung, Budismo, Meditazio eta Kyudo-arekin, Espainia, AEB, Japonia, Txina, Alemania, Belgika edota Italia bezalako herrialde ezberdinetan. Birziklatze eta perfekzionatze ikasketak egin ditu Shaolin (Txina) Monasterio mitikoan dagoen Wushu Kuan errendimendu altuko zentro ofizialean. Gerriko Beltza da, 5. Dan, Tai Chi-an eta Kung Fu-an. Psikologian lizentziatua, gaur egun Ekialdeko Kultura Elkarteko (A.E.C.O.) Zuzendari Teknikoa eta Gerriko Beltzen Azterketa Profesionaletarako Graduen Tribunal Nazionaleko Lehendakaria ere bada. Balore sakonak dituen pertsona izanik, borroka-arteekiko duen ezagutza esplorazio eta hazkunde pertsonalaren ikuspuntutik irakasten du, ikuspegi lehiakorra alde batera utzita.

Mila

  • . GIHAR-KATEEN LUZAKETAK
Mila Durán
Gorputz lanketarekiko jakin-mina nabaritzen hasi zen duela urte batzuk, dietista lanetan ari zela. Pilateseko monitore aritu da Durangoko polikiroldegian, zazpi ikasturtetan zehar; halaber, gorputz-teknika ezberdinetan espezializatuz joan da: Gihar Kateen Luzaketa, Abdominalak Arriskurik Gabe, Gorputzaren Potentzialaren Lanketa eta, berriki, Perineoa eta Mugimendua. Bere interesa haziz joan da, gorputza kaltetuko ez duen lan mota bat eskaini ahal izateko helburuarekin, berau osasungarria izan dadin eta, aldi berean, gorputzari naturaltasuna itzultzen lagun diezaion. Gaur egun, Gihar Kateen Luzaketa klaseak eskaintzen ditu; teknika horrek fisikoki hobetzen eta bere presentzia lantzen laguntzen dio.

Javier Romero

  • . TAI CHI
  • . CHI KUNG
  • . KUNG FU
Javier Romero
Gerriko beltza, 5. Dan tai chi-an, Chi kung-an eta kung Fu Shaolin-an. Kirol-masajean, masaje terapeutikoan eta kiromasajean diplomatua, gaur egun Ekialdeko Kultura Elkarteko (A.E.C.O.) Kung-Fu/Wushu saileko Zuzendari Teknikoa eta Gerriko Beltzen Azterketa Profesionaletarako Graduen Tribunal Nazionaleko Lehendakariordea ere bada. 33 urte pasa dira iada txikitatik arte martzialetan bere ibilbidea hasi zuenetik. Bizi oso bat bere praktika bizi filosofía bezala emanda. Shaolin, Tai Chi, Chi Kung, Sanda eta Zen meditazio maixu ezberdinen eskutik jaso du bere prestakuntza, Espainia, Hungaria, Txina eta Italia bezalako herrialde ezberdinetan. Birziklatze eta perfekzionatze ikasketak egin ditu Shaolin (Txina) Monasterio mitikoan dagoen Wushu Kuan errendimendu altuko zentro ofizialean 1990ean. David González maixuak bezala, borroka-arteekiko duen ezagutza esplorazio eta hazkunde pertsonalaren ikuspuntutik irakasten du, ikuspegi lehiakorra alde batera utzita. Azpimarratzekoak dira baloreetan oinarritutako bere giza kalitatea, karisma, eta duen maila teknikoa. perfekziora guztiz gerturatzen dela diote bere profesioan aritzen diren kide askok. Kung-Fu praktikatzen bera ikustea, artea bera mugitzen ikustea bezala da. Irakastea, bere pasioa da, eta berarentzat horrek dakarren saririk onena, bere ikasleak gogobete eta zoriontsu ikustea da.

Mikel

  • . YOGA INTEGRALA (Viniyoga)
  • . YOGATERAPIA (Yoga Chikitsa)
Ricardo Riera
Duela 20 urte baino gehiago hasi zen Yoga praktikatzen, bere bizkarreko minerako irtenbidea bilatuz. Bere gorputzarekiko ezagutza (ordura arte ez zeukana) eta praktikaren emaitzak hain eraginkorrak izan ziren, ezen berehala piztu baitzitzaion Yogarekiko zaletasuna. Ordutik aurrera, Yogak eta Meditazioak bizitza-estilo kontziente eta osasungarri baterantz bideratu dute, zentzu guztietan. 2003an Yoga irakasle gisa prestatu zen Zestoako Sanatana Dharma eskolan; geroztik, kontrol mentala, Yoga eta meditazioa irakasten ditu. 2006an goi-mailako prestakuntza jaso zuen Sadhana Yoga Federazioaren bidez, haren fundatzaile Carlos Fiel-en eskutik. Ricardo masaje-emaile eta kinesiologoa ere bada. Bere klase eta praktikek, denborarekin, Viniyoga-rantz egin dute, Hatha Yoga tradizionalaren aldaera, praktikatzen duenaren berezitasunetara egokituta dagoena, honako hauek aintzat hartuz: errealitate pertsonala, ezaugarri fisikoak, gaitasunak eta helburuak. Gaur egun, Chikitsa Yoga-n prestatzen dihardu, horrenbeste motibatzen duen Yogaren adar terapeutikoan.

Mikel

  • . GESTALT PSIKOTERAPIA
  • . HAZKUNDE PERTSONALA
  • . ORIENTAZIO PARTIKULARRA
Ainhoa Pinillos
Psikologoa da, osasun psikologo orokor gisa ere gaitua. Bere lanbidean sakontzeko jakin-minak Terapia Humanistetara hurbiltzera eraman zuen, PNL Masterra eginez eta CPH Bidean-en eskutik Gestalt Psikoterapeuta gisa prestatuz. Korronte Humanistaren aldetik, berehala erakarri zion pertsonekiko eta bizitzarekiko eskaintzen zuen ikuspegiak, gerora lan terapeutikoa ulertzeko moduan eragina izan duenak. Garrantzi handia ematen dio terapian pertsonarekin garatzen duen harremanari, beti ere berdintasunaren baitan eta norbanakoarekiko errespetua izatera bideratua. Halaber, Zimentarri-ko (Gestalt Terapia Euskal Elkargoa) bazkide ere bada; gainera, Genero Berdintasunaren Sustatzaile bezala prestatu da eta, berriki, baita Teknika eta Baliabide Korporal eta Emozionaletan Aditu bezala ere (International Coach Federation-ek abalatua). Ainhoak duela 10 urte baino gehiago hasi zuen bere lan-ibilbidea Gizartegintzaren arloan, hain zuzen ere gizarte-bazterketa jasateko arriskuan zeuden pertsonekin lanean arituz. Azken urteotan, hainbat emakumerekin egin du lan genero-indarkeriaren alorrean, eta berebiziko garrantzia ematen dio genero-ikuspegi honi, bai bere lanean baita bere egunerokotasunean ere. Bizipen hauek guztiak, ikasteko eta deskubritzeko etengabea den iturri gisa bizi ditu. Bide hau Yoga eta Meditazioa praktikatuz aberasten du, bere bizitzako alderdi garrantzitsuak izanik, oraina bizitzen laguntzen diotenak. Izan ere, uste baitu psikoterapia eta Yogarekiko ikuspuntua elkarren osagarri ezin hobeak direla, euren teknika ezberdinen bidez, hartara pertsonen integrazio fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala hobetuz, beraien barne hazkunderako bidean.

gunea

Dharananda: Durangoko zure yoga gunea.
Dharananda Durangaldeko Yoga Zentro nagusi eta berariazkoena da, ongizatea, baretasuna eta barne-bakea ereiteko gunea. 240 m²-ko azalera duten instalakuntzak dauzka, guztiz hornituta eta egokituta, Yoga, Tai Chi, Chi Kung eta Shaolin era armoniatsu eta benetakoan praktikatu ahal izateko. Diafanoak diren hiru sala daude; handienak 80 m² ditu (120 m²-raino zabal daiteke) eta hainbat pertsona-talde eta jarduera anitz har ditzake modu erosoan.
Azken urte hauetan zehar, Dharananda Durangaldeko Yoga-erreferente nagusi bilakatu da, eta eskola bakarra da Yoga, Tai Chi, Chi Kung eta Shaolin praktikak era osagarrian konbinatzen dituena.

fb twitter      © 2011 Dharananda, C/ Gallanda 16, bajo 48200, Durango, Bizkaia · Tel. 94 603 22 19 · info@dharananda.com