itzuli

“Yoga de Cachemira” Yoga erretiroa

09/04/2018

“Yoga de Cachemira” Yoga erretiroa

Maiatzak 26 eta 27an, Karrantzan den Balneario Casa Pallotti-n “Yoga de Cachemira” Yoga erretiroa izango dugu Danne Smith-en eskutik. Danne Smith-ek, 40 urte baino gehiago darama Yoga irakasten. 1972-an IYTA-ko kide sortzaileetariko bat izan zen eta 2012 urterarte International Yoga Teacher´s Association-eko (IYTA) irakasleen irakasle izan da ere.

Yogaren  oinarrizko baloreen transmititzaile aparta eta konzientzia sentsorialean oso jakitua,  Cachemira-ko Yoga Tantrikoa maite du eta Eric Barret-en tailer askoren antolatzailea izan da Espainian zehar. Berak duen izaera irrifartsu eta gozoarekin eta yogaren praktika minimalistan oinarritutako bere jarrerarekin, Danne-k  gure Izatearen presentzian maitasunez murgiltzea lortzen du.

Cachemira-ko Yoga, oso esperimentala den praktika bat da, gorputz-sentsibilitatea sakonki gogora ekartzen duelarik. Asana eta Pranayama gorputz kontzeptu eta tentsio barik esploratzen dira praktika meditazio konstante bat bilakatuz. Esfortzu gabeko progresio handia suposatzen du, non bakoitzak bere baliabide eta ahalmen propioetaz baliatuz bere burua sakonki esploratu dezake.

Toki mugatuak, erreserba ezazu zurea!

Informazio eta xehetasun gehiago

fb twitter      © 2011 Dharananda, C/ Gallanda 16, bajo 48200, Durango, Bizkaia · Tel. 94 603 22 19 · info@dharananda.com