itzuli

Yoga tailerra “Autoestima, empoderamiento y confianza”

13/03/2018

Yoga tailerra “Autoestima, empoderamiento y confianza”

Datorren apirilak 7an, larunbata, “Autoestima, empoderamiento y confianza” Yoga tailerra izango dugu Dharananda-n Juan José Enrique-ren eskutik.

Bizitzan zehar, askotan ulertzen edo analizatzen ez ditugun baina era berean gure barnean eragin sakona izaten duten gora-behera emozionalak izaten ditugu.

Tailer honetan, eta Yoga praktika Integral baten bitartez, autoestimua, ahalduntze pertsonala eta bizitza sustrai emozional sendoak izanda bizitzeko behar dugun konfiantza ere landuko dugu.

Juan José-k Yogaren oinarrizko aspektuen irakaskuntza gizakiaren aspektu psiko-emozionaletara aplikatzen ditu, eskeintzen dituen tailerrak esperientzia oso aberasgarriak izaten direlarik. Zaragozan den Darshana Escuela Integrativa de Yoga-ren zuzendarikidea, Yoga Irakaslea, Yoga irakasleen irakasle, Osasun-Psikologoa eta Psikoterapeuta da ere.

Informazio eta xehetasun gehiago

Toki mugatuak, erreserba ezazu zurea!

 

 

 

fb twitter      © 2011 Dharananda, C/ Gallanda 16, bajo 48200, Durango, Bizkaia · Tel. 94 603 22 19 · info@dharananda.com